Hernanik konfiantza osoa du bere pelotariekin, eta zaleekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 7a, 02:00

Hernanik bosgarren txapela nahi du, eta horrela Do­nostia harrapatu eta bigarren lekuan egongo litzateke, He­rriarteko Txapelketa gehien irabazi duten herrien artean, 16 aldiz irabazi duen Azkoi­tiaren atzetik. Ez du ordea, lan makala izango, aurrean Berrobi baitauka, lehenengo aldiz finalean sartu den taldea. «Herri osoa» joango da Berrobi animatzera, eta ho­rregatik, gradetan egon liteke biharko final haundiko klabea. Hernaniko zalea or­dea, beti nagusitu izan da joku horretan.

Hiru partidu, hiru final
Festa giro ederra izango da bihar Atano IIIa pelotalekuan. Egun haundietako gi­roa, 10:30etatik aurrera. Hiru partidu jokatuko dituzte, eta ez dago ezer jakinik. Itxura batera, kadeteetan Berrobi da faborito; eta jubenil eta nagusietan Herna­ni.

Iker Loiarte eta Hodei Noble, sorpresaren bila
Kadeteetan du Berrobik bi­kote gogorrena, Zubiria-Erauskin. Beraiek dira faborito, baina Loiartek eta Noblek Donostiarren kontra erakutsi zuten, gai direla edozeini sustoa emateko.

Iñigo Urkizu eta Aritz Murgiondo, taktikaren bila
Jubenilen partiduan faboritoak, berez, hernaniarrak dira. Alberdi eta Elustondok ez dute bikote orekatuegia osa­tzen; Elustondo atzelariak jokatzen du ia erabat, eta horregatik, taktikan asmatu behar zaie. Urkizu eta Mur­giondo hernaniarrek horixe bi­latuko dute, finaleko presioari aldegin, eta buruarekin jokatzea.

Ojuel eta Gorrotxategi, ‘bizitza asegurua’
Nagusien partidura berdinduta iritsiz gero, bikote seguruena dauka Hernanik, oso gutxitan failatzen duena. Euskal Herriko egungo txapeldunak dira, eta Irazusta eta Altunari irabazteko gai. Dena dela, bi pelotari berrobitarrek ere ez dute joko pa­ttala: Altuna onenetakoa da, maila honetan, eta Irazustak famarik ez badu ere, ofizio dezentekoa erakutsi du aurten.

Hernaniko zaleari deia
Hernaniko pelota elkarteak dei egin die herritarrei, bi­harko finalean Hernani animatzera joateko, Atano IIIa pe­lotalekura. «Konfiantza guz­­tia daukagu pelotariekin, eta zaleekin. Ez digute inoiz hutsik egin», dio Rufino Re­kaldek, Her­naniko arduradunak. Sarrerak salgai daude oraindik, Irizar tabernan.

Finala twitterren, Kronikaren bidez
Hernaniko Kronika ere Atano IIIean izango da, eta finalari jarraituko dio twitter bidez. Erabiliko duen hashtag-a:  #herriarteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!