Arkume-jatea Santiotan, eta genero guztia ‘Made in Arano’

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 12a, 02:00

Dena Aranon egina, Aranon hazia, izango dute Santiotan, herriko frontoian egingo du­ten arkume-jatean, uztailaren 28an. Lehe­nen­go aldiz egingo dute arkume-jatea frontoian, karpa haundi bat ere jarriko dute, eta 200 lagun inguru bildu nahi ditu Jai-Batzordeak. 

Jendea hasia da txartelak eros­ten, dagoeneko salgai ja­rriak baitituzte, Ara­no­ko Kon­tzejuan, Hernaniko Deporti­bon, Ereño­tzu­ko Irrin­tzin, Goi­zue­­tako kafetegian, Urnietako Kantoin, eta abar. Uztailaren 22ra arte egongo dira salgai. Asteburu honetatik aurrera 35 euroan jarriko zituztela esan zen, baina ez; azkenean erabaki dute, prezioa manten­tzea, eta 28 euroan uztea. Haurren menua, 6 euro. 

Menua, izan litekeen one­na, bertako baserritarrek ekarria: entsalada mixta, arkumea, gazta eta kafea... Made in Arano, edozeinentzat tentagarri...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!