Miguel Arrozpide onena, Lasarten ere

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 7a, 02:00

Miguel Arrozpide hernaniarra sekulako joku puntuarekin da, jokatutako guztia irabaziz. Hernaniko txapeldun suertatu zen orain hurrena, eta joan den asteburuan San Pedro jaietako tiraldia irabazi zuen Lasarten. Arrozpidek 49 brila bota zituen, Inaxio Otaegi lasartearrak 47 brila eta Joxe Ugaldek (hirugarren) 46 brila.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!