Web orrialde bat sortu du Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, sagardoa internet bidez erosteko: www.sagardo.com edo www.sidranatural.com. Kontsumitzaileak sagardoa eskatu eta 72 orduan etxean izango du. Sagardotegi bat edo gehiagoko botilak eskatu litezke eta kaja berean ekartzen dituzte. Dagoeneko 20 sagardo ezberdin badaude aukeran; tartean, Hernaniko Itxasburu eta Iparragirrekoak. Eta laister gehiago izango omen dira. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sortu du web orria, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Elkarteak 51 sagardotegi biltzen ditu egun; horietatik zortzi, Hernanikoak: Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Itxasburu, Larre-Gain, Otsua-enea, eta Rufino.