Zerain zen etortzekoa aurtengo abere demara, baina ezin izan duenez, berriz ere Azkonetari eman diote aukera, iazko arantza ateratzeko. Eta ez du alperrik galtzeko izango, zaldi berriarekin omen datorrelako. Marka ederrak egiten ari den zaldia, pinttoa, dotorea. Aurrean, beste zaldi pintto bat: Imanol Paollaren Spirit ezaguna. 30 minutuan, 100 plazaren bueltan ibiliko omen direla diote antolatzaileek. Irabazleari, lehenengo aldiz, manta. 23:00etatik aurrera.
Festa egun luze baten errematea izango da dema, eta ondoreneko dantzaldia. Aurretik ordea, goizez auzo-giroan ibilita, arratsaldean jendetza espero da: puzgarriak, zezentxoak...
EGITARAUA
Uztailak 7, larunbata
07:00: Kalejira.
07:00: Lo kuluxka.
10:30: Auzoko hildakoen alde meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
11:30: Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz alaituta..
13:00: Goiko aristian oroigarri xume bat `gure artean ez daudenei´.
14:30: Auzo bazkaria.
16:00: Gaztelu puzgarriak.
18:00: Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00: XI. Abere Dema (Iretza sagardotegiak babestua). Hernaniko Imanol Paolla eta Urnietako Azkonetaren abereak.
24:00: Dantzaldia ‘Laiotz’ taldearekin. Atsedenaldian irrintzi lehiaketa famatua.
Goizaldera: Platano dantza.