FRESKURA bila, jolasean aritzera, igeri egitera, egun pasa, eguzkia hartzera... igerileku irekiak aukera asko ematen ditu, eta hori aprobetxatzen duten hernaniarrak geroz eta gehiago dira. Ekainaren 16tik daude zabalik, eta eguzkiak berotu duenetan, lepo bete da.
Egunero zabalik, irailera arte
Astez, asteburu eta jaiegunetan, egunero daude igerileku irekiak zabalik. Irailaren 9an itxiko dituzte, eta ordura arte ordutegia izango da: 11:00etatik 20:30etara.
Txartela erosten duenak, egun guztirako izango du; hau da, igerilekutik atera eta berriz ere bueltatzeko aukera izango du. 5.000 lagun ingururentzako lekua dago bertan, eta izan dira egun beroak, 4.000tik gora lagun bildu direnak.
Txartelak, abonuak...
Bi modu daude igerilekuetara sartzeko. Eguneko txartela erosita da aukeretako bat. Kasu honetan, hiru prezio daude, adinaren arabera: 3 urtetik beherakoek, 2,30 euro; 18 urtetik beherakoek, 4,75 euro; eta 18 urtetik gorakoek, 6,95 euro.
Hernaniar askok abonu sistema aukeratzen du. Joan den urteko datuei erreparatuta, Hernaniko 1.322 familiek egin zuten igerileku irekietako abonua. Familiak 1-4 pertsona artekoak dira, hortaz, 3.000tik gora hernaniarrek gozatu zuten igerilekuetan, abonua eginda. Kasu honetan ere, prezioak ezberdinak dira: kiroldegiko bazkide diren familiek 68,40 euro ordaintzen dute udako abonu honengatik; eta ez direnek, 135,75 euro. Azkenik, abonuak bakarka egiteko aukera ere, badago. Kasu hauetan, prezioak adinaren eta bazkide izan edo ez izatearen araberakoak dira.
Ordutegia: 11:00-20:30.
Abonuak:
Kiroldegiko abonatuentzat:
*18 urtetik behera, 29,90 euro.
*18 urtetik gora, 45,20 euro.
* Familiek, 68,40 euro.
Kiroldegiko abonua ez dutenentzat:
*18 urtetik behera, 55,15 euro.
*18 urtetik gora, 89,40 euro.
* Familiek, 135,75 euro.
Eguneko sarrerak:
* 3 urtetik behera, 2,30 euro.
* 18 urtetik behera, 4,75 euro.
* 18 urtetik gora, 6,95 euro.