Lanik ez daukatenentzat edo lana aldatu nahi dutenentzat, ikastaroa emango du Udalak Daiteke Zerbitzuaren bidez. Bertan erakutsiko dute, internet bidez lana nola bilatu, eta formazioa nola bilatu. Ikastaroa dohainik da, uztailaren 12an, 10:00etatik 12:00etara. Izena emateko: 943 575 424 edo 688 875 346.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!