Hernaniko udaleko obra-lantaldeak konpondu du, herriko ur kontsumoaren %6,5 galtzen zuen aberia. Aberia hori Orkolagan aurkitu dute, bertan dagoen ur deposituaren tuberietan. Hernaniko Udalak aberia hori harrapatu zuen, bere azpiegituretan egiten dituen azterketa batean. Neurriz kanpoko ur-kontsumoa antzeman zuten azpiegitura horietan: egunero 345 m3 ur galtzen zituen tubo horrek; alegia, urtean 126.144 m3 ur; Hernaniko kontsumoaren %6,5. Urgentzia ikusita, berehala konpontzea erabaki zuten, eta ekainaren 19ko gauean egin, udal langileek. Hori dela eta, Plaza Berritik behera urik gabe egon ziren gau horretan.