hernaniko PSE-EE alderdiak prentsa oharrean azaldu du, zergatik ez ziren izan ekainaren 21eko Plenoan. Beste erremediorik ez zutela izan, eta barkatzeko eskatu diete herritarrei.
«Plenoa aurreratu»
PSE-EEk dioenez, Plenoa aurreratu egin zuen Gobernu Taldeak, San Joan jaiak zirela eta. Horregatik, berez asteartean egin beharreko Plenoa (ekainaren 26an), aurreko astean egin zuten, ostegunarekin (ekainak 21). Egun horretan, Hernaniko PSE-EEko bi zinegotzi berriek ez zuten azaltzerik izan, oraindik kredentzialak iritsi gabe zeudelako, eta hirugarren zinegotzia kanpoan zen, laneko bidaia batean. Horregatik, adierazi dute, ez zutela azaltzerik izan, inolaz ere. «Hauteskundeen Juntak bidali ohi ditu kredentzialak zinegotzi berrientzat, eta oraindik ez dira iritsi Hernaniko Udalera. Beraz, zinegotzi bakarra geneukan momentu horretan joateko moduan, eta kanpoan zebilen, laneko bidaia batean». «Uste dugu, azalpenak eman behar genizkiela herritarrei, hala zor diegulako daukagun arduragatik».