martxan da Donosti Cup torneo ezaguna, mundu mailan gero eta sona haundiagoa duena, eta beste hainbat zelaietan bezala, Zubipen partiduak izango dira gaur. Zehazki, bederatzi partidu. Onenen faseko bi partidu jokatuko dira gaur, Zubipen: 14 urtekoena, goizeko 11:00etan; eta 15 urtekoena 13:00ean. Kontsolazio faseko beste zazpi partidu ere izango dira: 09:00etan 16 urtekoak; 10:00etan 19 urtekoak; 12:00etan 16 urtekoak; 16:00etan 14koak; 17:00etan 16koak; 18:00etan 18koak; 19:00etan gazteenak Bestalde Hernaniko 7 talde ziren parte hartzen, eta hiru iritsi dira onenen fasera: 11 urte, 13 urte, eta 16 urtekoak. Kontsolazio fasea jokatzen ari dira: 11 urte, 13 urte, 14 urte eta 18 urtekoak.