asteburu bikaina hernaniarrentzat, Espainiako Txapelketetan. Bi urre lortu dituzte hernaniarrek, bat Ane Lopez de Arregik, kadeteetan, eta bestea Antonio Gordillok, beteranoetan. Malen Martinez ere finalean izan zen, kadete mailan.
Jauzirik luzeena: 5,49m
Ane Lopez de Arregik marka pertsonala lortu zuen Castellonen, eta urrea irabazi, 5,49 metroko jauziarekin. Txapelketa berdinean, baina 100 metro hesietako karreran, Malen Martinez hernaniarra finalera pasa zen. Zorte txarra ordea, finalean, eta hesi batekin trabatuta erretiratu zen.
Altuera jauzian, Gordillo
Konpetitzera bueltatu denetik, jokatutako guztia irabazten ari da Antonio Gordillo hernaniarra, 40 urteko beteranoetan. Asteburuan, Murcian, Espainiako Txapelketa irabazi zuen, 1,74 metroko altuera jauziarekin.