Laguntzak, baserri inguruetan egiten diren proiektuentzat

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 5a, 02:00

baserri inguruetan egiten diren proiektuei emango zaie diru-laguntza, baina ez zuzenean nekazaritzakoak diren proiektuei. Hau da, zeharka, baserriarekin lotuta dauden proiektuak lagunduko dituzte. Eusko Jaurlaritzak eman ditu diru-laguntza horiek, Leader programaren barruan, eta Behemendik jakinarazi die hedabideei.

Bi diru-laguntza mota
Bi proiektu motari emango zaizkie diru-laguntzak. Ba­tetik, nekazaritza ustiategiei laguntzeko diren proiektuak, zuzenean ustiategiak izan gabe: adibidez, turismo proiektuak (sagardotegietan turismoa lantzeko proiektuak, esate baterako). Eta bi, enpresa-txikiak sortzeko edo berritzeko diru-laguntzak. Enpresa horiek izan behar dute bigarren edo hirugarren sektorekoak: jatetxeak, tabernak, lande­txeak, landa apartamenduak. Beti ere, baserri inguruetan baldin badaude.

Uztailak 11 baino lehenago, Behemendin
Eskaera egin nahi duenak aukera dauka uztailaren 13a bitarte. Behemendin aurkeztu nahi izanez gero, uztailaren 11 baino lehenago. Bete beharreko dokumentazioa edo informazio gehiago: Be­he­mendi elkartean (Men­di­buru, 14 - Oiartzun) edo deitu: 943 490 219

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!