hernanik bezalako datuak talde gutxik dituzte. Azken urteetan inork ez, jaun eta jabe izan baitira hernaniarrak. Datorren igandekoarekin, hamargarren finala dute hernaniarrek, 13 urtetan. Lau aldiz txapeldun geratu dira, eta igandean bosgarren aldia izan liteke. Horretarako, Berrobi izango dute aurrean, talde indartsua, inondik ere. Hernaniarrak indarrean dira. Asteartean entrenatu zuten Atano IIIa pelotalekuan, finaleko kantxa berean, eta taldea animoso dago, historia egiten segitzeko.
Sarrerak salgai
Irizarren
Pelota elkartetik jakinarazi dutenez, sarrerak salgai daude Irizar tabernan.