san ferminak izango dira bihartik igandera Martindegi auzoan. Haurrentzako aukera paregabea izango da lehenengo egunean, 11:30etatik aurrera, jolasak, buruhaundiak, marrazki lehiaketa eta pailazoekin. Arratsaldean, tiro-karabina. Baita ere, Sansonategi jatetxeak antolatutako patata tortilla txapelketa, eta ondoren, Sagardo Probaketa gero eta ezagunagoa, inguruko 12 sagardotegietako sagardoekin. Gauean, dantza: Triki take.
Larunbatean, jai bete-betea
Larunbatean etenik gabeko jaia izango dute. Kalejira, meza eta auzoan zehar egiten den Mobida dira seinalatuenak goizean. Koadrilan bazkaldu, eta umeen txanda dute berriz, puzgarri eta zezentxoekin. Gauean, abere dema, dantzaldia, eta juerga, bakoitzari indarrak irauten dion arte.
Igandea, euskal festa
Igandekoa herri kirolen eguna izaten dute San Ferminetan. Bi aizkolari ariko dira bakarraren kontra, ikuskizun paregabean, eta bertsolari eta trikitilariak izango dira animatzen. Toka, dantzaldi eta kalejirarekin bukatuko dute.