Apuntatzeko azken eguna bihar, Peñiscolan 7 egun pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 19a, 02:00

Goiz Eguzki jubilatu etxeak antolatuta, astebeteko oporraldia egingo dute Peñiscolan Hernaniko jubilatuek. Azaharreko kostaldea ondo famatua da eguzki ordu asko, ur gardenak, eta hondartza zuri-zuriak dituelako. Irailaren 23tik 29ra egingo dute bidaia, zazpi egun eta sei gau, eta 355 euro pertsonako. Izena emateko azkeneko eguna bihar da, eta Goiz Eguzkin bertan apuntatu beharko da. Irailaren 12an egingo dute sorteoa, 16:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!