Hernaniar askok gogoratu zuten atzo Txaro Roman

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 4a, 02:00

Rosario Roman Txaro hernaniarra hil zutela urtea bete zen atzo, eta hernaniar asko bildu ziren Urbieta kalean, ekintza hura salatu, eta familiari babesa ematera. Herna­niko udaleko eta talde ezberdinetako kideak bildu ziren bertara, familiarteko, lagun eta beste herritarrekin batera. Ordulaurdeneko kontzentrazioa egin zuten, eta lore sorta jarri zuten Urbieta kaleko eserleku batean.

Emozio haundiko mo­men­tua izan zen, eta familiak eta lagunek eskerrak eman zizkieten inguratutako guztiei. «Polita da hau gure­tzat. Babes haundia sentitzen dugu eta sentitu dugu, mo­menturik zai­lenetan. Juizioa­ren zai gau­de orain, baina inportanteena da, babes hau sentitzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!