«Medizinen arteko gerrak ez du zentzurik»

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 4a, 02:00

Larrañagak dio, bakoitzak izan behar duela bere osasunaren jabe, eta erremedio berdinak ez duela balio denentzako.

«Medikuntza denek daukate zerbait ona, eta elkarren arteko gerrak ez du zentzurik». Idoia Larrañaga Zestoa­koa da, eta elikadura hezi­tzailea. Gaur Hernanin hitz egingo du elikadura eta osasunari buruz, Lurreko denda ekologikoan.

«Bezeroa bidegurutze
batean bezala aurkitzen da»

Larrañagak ez du maite me­di­kuntza jakin bat estremoraino eramatea. «Gaur egun korronte pila bat dago, eta batzuk oso modu absolutuan defendatzen dute berea. Horrek bezeroa bidegurutze batean jartzen du, aukeratu beharrean bezala: edo bide hau, edo beste hori. Eta osagarriak izan litezke».
Funtsean, garrantzizkoena, kontzientzia da, zestoarrak dioenez. Gu gara geure osasunaren jabe, eta egiten dugunak eta jaten dugunak eragina dauka gure osasunean. «Zerbait gertatzen zaigunean, jabetu behar dugu, zerbaitegatik gertatu zaigula; dena ez dela zorte kontua. Osasuna eta gaixotasuna erabat lotuta daude».

Osasuna da, osotasuna
Osatu al gara? Euskaraz oso galdera ohizkoa da. La­rra­ña­gak dio ez dela kasualitatea, osasunak hori esan nahi duelako: osotasuna. «Kultu­ra tradizional guztiek hala ikusten dute osasuna; gauza integro bat bezala. Alde ho­rre­ta­tik ga­rrantzia dauka sa­belak, jaten dugunak, bai­na baita emo­zionalak ere, bizi dugunak. Batzutan, ostatzeko, emozioa jan behar dugu».

Medizina txinatarra eta hemengo oinarrizkoa
Larrañagak, bide luzea egin du elikadura ikasten. Uniber­tsitatean hasi eta Bilbo eta Iruñeako goi mailako institutuetan bukatu, medikuntza tradizional eta alternatiboak ikusi ditu. Berak elikadura txinatarra eta hemengo oinarrizkoa konbinatzen ditu. «Fun­tsean gauza berdintsua diote biek. Nik biak konbinatzen ditut».

«Gorputza motorra bada, janaria da gasolina»
Jaten dugunak garrantzia dauka gure osasunean, eta hor kalitateak sekulako eragina dauka, zestoar honek defendatzen duenez. «Gorputza prestatua dago irauteko, eta edozer emanda ere aurrera egiten du; baina ajeak atera­tzen zaizkio pixkanaka». Larrañagak dio, lehenengo munduko arazo pila batek oinarri dutela jatenean: «zirkulazio arazoak, tentsioa, bihotzekoak, min biziak, alergiak, kolesterola...»

«Produktu biologikoak jan behar genituzke. Transgeni­koek eta botikaz betetako produktuek, eragin latzak utziko dituzte etorkizunean, seguru asko. Orain­dik ez dakigu zenbaterainokoak. Biologikoak berriz, gustoz hobeak dira, eta osasunerako ere bai, eta lurrari ez diote kalterik egiten». 

Idoia Larrañaga, terapeuta

Idoia Larrañaga dietista da, terapeuta eta elikadura hezitzailea. Larrañaga diplomatua da Nu­trizioan eta Dietetikan (EHU), eta medizina alternatiboan hainbat ikasketa ditu. Adibidez: Iri­diologia, Naturopatia, eta Homeo­patia (Bil­bo­ko Goi Mailako Esko­lan), Medi­kuntza Biologikoa (Iruñean).

Asteazkenero kontsulta izango du Hernanin, Lurreko dendan
(Izpi­zua 13), eta horretarako aurretik zita hartu beharko da: 943 575 498.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!