«denboraldi ona egin dugu. Ni gustora nago» esan zuen lehendakariak bazkal ostean, urteroko sariak eman aurretik. CD Hernani taldeak bazkaria zuen larunbatean, eta 250 jokalari, antolatzaile eta arduradun bildu ziren bertara. Bazkalostean, futbol talde bakoitzeko jokalari onena aukeratu zuten, eta aipamen bereziak ere izan ziren. Aurretik, Ricardo Ramos lehendakariak balorazioa egin zuen, denboraldiarena.
Hiru talde igo dira mailaz
Ramosek eskerrak eman zizkien bildutako denei, klubarekin duten konpromisoagatik, eta gustora dagoela adierazi zuen talde guzti-guztiekin: «Hirugarren mailako taldeak urte zaila zeukan. Mailaz jaitsi gara, bai, baina saiakera haundia egin dugu. Ondo ari gara, eta horrela segiz gero, berriz ere igotzeko borrokan izango gara. Gainera, aurten zorionak eman behar dizkiegu hiru talderi, mailaz igo direlako: kadete neskak, jubenil neskak, eta ohorezko kadete mutilak. Bejondeizuela!».
13 talde, 13 saritu
Futbol talde bakoitzeko onenari saria eman zioten, bazkalostean. Sarituak hauek, txikienetik hasita: alebinetan, Julen Goikoetxea; infantiletan, Luis Galardi, Iker Andrés, Unai Infante, eta Enire Beain; kadeteetan, Asier Lejardi, Julen Isasa, eta Kattalin Badiola; jubeniletan, Xabier Navarro, eta Josu Izagirre; nagusietan, Mikel Olabide, Maialen Goikoetxea, eta Peru Iurramendi.
Bolariek 63 urte taldean
Bolariek 63 urte daramazkite CD Hernani taldean, eta aurten ere bazkaritan han ziren. Miguel Arrozpidek, bolari taldearen izenean CD Hernaniri eman zion aurtengo San Joanetan jaso duten oroigarria. «Taldeari ematea pentsatu degu, bitrinan jartzeko».