Alex Ugalde mundialera, Espainiako Txapelketa aixa irabazita

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 4a, 02:00

Lehenengo euskalduna da hazaina hori lortu duena, maila eta modalitate horretan.

izoki Arrantza Elbiarekin. Hori da modalitatea, eta Alex Ugalde onena, Espai­niako Txapelketan. Aurten Euskal Herrian jokatu da txapelketa hori, Araxes eta Leitzaran ibaietan. Bederatzi komunitatetatik etorri dira Nafarroara konpetitzera, eta Euskadik irabazi du.

Bakarka ere euskalduna izan da onena, hernaniarra, Alex Ugalde, Txantxangorri elkarteko kidea. Epeleko gazte honek sekulako denboraldia egin du, Gipuzkoa­koa irabazi, Euskadikoan hirugarren eta Espainiakoa irabazita. Erregularrena bera izan da, bi egunetan, eta aixa irabazi du Espainiakoa.

Horrek aukera ematen dio Ugalderi, datorren urteko mundialetan izateko, eta lehendabiziko euskalduna da hori lortu duena. Hala ere, oraindik Munduko Txa­pel­keta falta da, denboraldia bu­katzeko. Han izango da Epeleko gaztea, uztailaren 11, 12 eta 13an, Frantzian, Men­de herrian. Zorte on!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!