Juani Lucas Aranburu Kaxkoko alkate, orain arteko kolaborazio eta dedikazioagatik

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 10a, 02:00

IRISTEAR da egun haundia, Karmen Eguna, Kaxkoko bizilagunentzat. Egun bateko festa izaten da, baina gogotik ospatzen dute, goizetik gauera. Kaxko Elkarteak an­tolatzen du festa eguna, eta aurten ere, ez dira ekitaldiak faltako. Eguerdiko 12:00etan hasiko da festa ofizialki, baina aurretik izango dira bi ekitaldi. Goizeko 09:00etan egingo duten Mezarekin, Kaxkoko hildako bizilagunak gogoratuko dituzte; meza Agustinetan. Ondoren, dianak esnatuko ditu batzuk, eta alaituko ditu besteak; 09:30etatik aurrera ibiliko dira kalean gora eta behera.

Alkate berria eta omenaldia, festa hasieran
Bixente Zaraguetak pasako dio Alkate testigua Juani Lucas Aranbururi. 12:00etan botako dute festen hasierako suziria, eta orduan hartuko du hitza Alkate berriak. Urtebeteko ardura eta ohorea izango du Juani Lucasek, Kaxkoko bizilagunak gobernatzekoa. Kaxko Elkarteak hainbat arrazoi izan ditu kontuan Alkate berria aukeratzeko, horien artean, Lucasek urte guzti hauetan izan duen kolaborazioa eta dedikazioa: «laguntzeko prest izan da beti: festak antolatzen, bizilagunei behar dutenean la­guntzen...». Juani Lucas Kar­daberaz kaleko 26garren zenbakian bizi da egun; baina Alkate makila 40ga­rren zenbakian hartuko du, bere jaiotetxean. Eguneko beste protago­nis­ta Josefina Catedra Gal­don izango da, festetako omendua. Tejidos Hernandez mertzeria izan zuen bere garaian Kardaberaz kalean, Deportivo parean. Senarra eta biek egiten zuten lana bertan, eta bikote oso ezaguna ziren Kaxkoan. Senarra orain urte batzuk hil zen, eta aste­lehenean Josefina Cate­drak jasoko du «ondo merezitako omenaldia». Bi ekitaldiak bukatuta, Kaxko Elkarteak auzoko balkoi apainduak aztertuko ditu, irabazlea aukeratzeko asmoarekin. Bide batez, bizilagunak animatu nahi dituzte balkoiak apaintzera eta Kaxkoko banderak jartzera.

Bazkaria eta jokoak, arratsaldean
Urtean zehar ez dute elkar­tzeko aukera askorik izaten bizilagunek, eta Karmen Egu­­neko bazkaria garrantzi­tsua izaten da. 14:00etan ha­siko da Plaza Berrin, eta txartelak salgai daude, 15 euroan, Aralar eta Oindin; Mi­gel Lujanbiok ere, baditu. Bazkalostean, jokoen txan­da izango da. Kar­daberaz kalean, karta jokoan ibiliko dira emakume edo bikote mistoak; Kale Na­gusian; toka, igel eta bote jokoetan; eta txikienak, Gaz­telu puzgarrietan, Plaza Berrin. Hauentzat gainera, txokolatada antolatu dute, 18:00etan.

Saribanaketa eta sardin jatea, azken txanpan
Eguneko lehiaketa eta joko guztien sariak 20:00etan ba­natuko dituzte, Plaza Berrin. Ondoren, eta festak bukatzeko, herritar gehien biltzen dituen ekitaldia izango da: sardin jatea. Plaza Berrin izango da, eta sardinak momentuan egingo dituzte; 20:00etatik 22:00etara.

Bazkari edo afari bat nahi?
Errifak ere ari dira saltzen, festen antolatzaileak. Euro baten truke 10 zenbaki ematen dituzte. Saria: birentzako bazkari edo afaria, asteburu batean. Errifak Migel Lu­jan­biok ditu salgai.

09:00 Meza Agustinetan

09:30 Diana

12:00 Txupinazoa

  • Alkatea: Juani Lucas
  • Omendua: Josefina Catedra 
  • Balkoi lehiaketa
  • Trikitixa Kaxkoan zehar

14:00 Herri Bazkaria Plaza Berrin

16:30 Karta jokoa Kardaberazen

16:30 Igel, Toka eta Bote jokoak, Kale Nagusian

17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin

18:00 Txokolatada

20:00 Sari Banakaeta

20:00-22:00 Sardin jatea

22:30 Txupinazoa 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!