Luis Mari Zerainek irabazi zuen San Joanetako Tiraldia, Santa Barbarako tiralekuan. 25 plateretik 25 jo zituen Zerainek eta alerik hutsik egin gabe, aukerarik ez zien eman kontrarioei. Huts bakarra eginda, bigarren, Jose Antonio Aranburu, 25etik 24 plater. Eta hirugarren, Antonio Redondo eta Luis Garayar, 25etik 23 jota.
Txantxangorri elkarteak antolatu zuen San Joanetako tiraldia, eta elkarte barruko txapelketarako balio zuen. Momentu honetan tiraldi bat falta da Txantxangorriko erregularitate txapelketa bukatzeko, eta Xabier Mujika dijoa lehenengo, 73 plater botata. Bigarren Oscar Redondo dijoa, 72 botata, eta hirugarren Luis Mari Zerain bera, 69 platerekin. Datorren larunbatean jokatuko da azken tiraldi hori, Arkale tiralekuan, Oiartzunen.