Gipuzkoan 2.500 odol-emaile gehiago nahi dituzte

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 3a, 02:00

Gipuzkoako Odol Emai­leen Elkarteak adierazi duenez, 2.500 odol-emaile gehiago behar ditu Gipuzkoak; guztira 20.500 odol-emaile. Gaur egun 18.000 odol-emaile daude Gipuzkoan, baina ez da nahikoa, eta 2014rako nahi dute 20.500 izatea. «Biztanleen %3, hori da daukagun helburua». Kanpaina berri horri deitu diote Gotanta, eta oraintxe ari dira bete-betean, ekainean hasi baitziren. Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea orain dela 47 urte jaio zen, eta 2014an 50 urte beteko ditu. Kanpaina hori ezagu­tzeko web orria jarri dute: www.gotanta.com. Infor­ma­zio gehiago: 943 317 091. 

Odol-ematea gaur
Hernaniko odol-emaileek gaur dute hitzordua odola emateko. Arratsaldeko 18:30­eta­tik aurrera izango dira anbulatorioan. Hernaniko odol-emaileek bat egin dute Gotanta kanpainarekin, eta herritarrak animatu nahi dituzte odol-emaile egitera, gaur, anbulatorioan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!