Azken urteetako ohiturari jarraituz Baan Marina Fundazioak San Joanetako tonbola antolatu du. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiete hernaniarrei beste behin, tonbolak izan duen harrera onagatik. Bertan ateratako dirua erabiliko da Thailandiako tribuetako neskek josten ikasi dezaten. Bestelde, jakinarazi dute zenbaki saritua atera zela ostiraleko itsuen zenbakiarekin eta, 5.177a dela. Irabazleak bi lagunentzako egonaldia irabazi du, landetxe batean. Saria jasotzeko epea uztailaren 30a arte da. Horretarako, www.misioneras-sc.com/tailandia.php helbidera jo behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!