Goikoetxearentzat, txapela

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 2a, 02:00

goikoetxea da Ema­ku­mea Pelotari txapelketako irabazlea, Trinketean. Her­naniko elkarteko pelotariak Evaristti argentinarra izan zuen bikote, eta 30-25 irabazi zuten. Aurkari beste hernaniar bat izan zuten, Man­cisidor; honen bikotea  Etxa­be zarauztarra izan zen.
Partidu polita izan zen; pelota oso zailak atera behar izan zituen Goikoetxeak; hala ere, bikote irabazlea bikain aritu zen erasoan eta defen­tsan. Man­cisidor hernaniarra erraz dominatu zuten, nahiz eta honek zuen guztia eman zuen; tantoak bukatzen saiatu zen, baina zortea ere, ez zuen lagun izan larunbatean.

Arrieta ondo, defentsan
Hernaniko pelota elkarteko hiru pelotarik jokatu zuten finala. Arrietak, bigarren mailako finala jokatu zuen Redondo oriotarrarekin ba­tera, eta ezin izan zuten Etxegia eta Gar­mendiaren kontra; 23-30. Partidua irabazteko faboritoak baziren ere, Arrietaren gaztetasuna nabaritu zen. Hernaniarra ondo aritu zen defentsan, eta aurretik ere joan ziren. 20-20ko berdinketaren ostean, 23-20 jarri ziren aurretik; azken tantuak ordea, aurkariek egin zituzten, errenkan, 30era iritsi arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!