NAZIONALITATE, kultura eta arraza ezberdinetako neska mutilek esperientzia ezberdinak elkarbanatzea da Donosti Cup torneoaren helburua. Gaur hasi eta uztailaren 9ra bitartean jokatuko da, eta urteroko moduan, bertan izango dira Hernaniko gaztetxoak. Aurkari izango dituzte munduko bost kontinenteetatik etorritako gazteak: italiarrak, belgikarrak, estatubatuarrak, marokoarrak, nigeriarrak, kolonbiarrak...
Hernaniarrak, zazpi taldetan banatuta
Hernanik ordezkaritza zabala izango du aurtengoan ere; zazpi taldek hartuko dute parte torneoan, 11 eta 18 urte bitarteko mailetan banatuta.
Torneoa gaur hasiko da, eta talde guztiek aurreneko fasea jokatuko dute, liga formatuan jokatuko dena. Talde bakoitzak, bere mailan, hiruna partidu jokatuko ditu. Aurreneko faseko partidu horiek gaur, bihar eta etzi jokatuko dira.
Maila baikoitzeko bi aurrenekoek txapeldunen fasea jokatuko dute; eta hirugarren eta laugarren sailkatuek, kontsolazio fasea. Bigarren fase hau kanporaketa sistemarekin jokatzen da, eta partiduak uztailaren 5 eta 6an jokatuko dira. Azkenik, finalak, uztailaren 6 eta 7an jokatuko dira.
Partiduak 50 minututakoak izango dira, eta ohi bezala, bi zatitan jokatuko dira; 25 minutukoa, zati bakoitza.
26 partidu, Zubipen
Partiduak Donostian eta inguruko herrietako futbol zelaietan jokatuko dira. Horietako eszenatokietako bat izango da Zubipe. Aurreneko faseak iraun bitartean, 26 partidu jokatuko dira Hernanin, goiz eta arratsalde.
Zubipeko partidu ia guztiak kanpoko taldeek jokatuko dituzten arren, Hernaniko batek izango du bi partidu etxean jokatzeko aukera. Hamasei urtez azpiko Hernani izango da talde hori, A multzokoa. Gaur, Algineteren kontra jokatuko du, 16:30etan; eta asteazkenean, Allerruren kontra, 19:00etan.
Bigarren faseko partiduak non jokatuko diren zehaztu gabe dago oraindik.
B -11/F TALDEA
2012-07-02 18:30 Lengokoak/Hernani Martutenen
2012-07-03 17:30 Hernani/Laskorain Martutenen
2012-07-04 17:00 Hernani/Metz Esap Zubietan
B -11/J TALDEA
2012-07-02 19:30 Zurriola/Hernani Martutenen
2012-07-03 18:30 Hernani/Vasconia Martutenen
2012-07-04 18:00 Cascais/Hernani Zubietan
B -13/A TALDEA
2012-07-02 19:00 La Estrella/Hernani Oiartzunen
2012-07-03 19:30 Hernani/Hazparne Beraunen
2012-07-04 19:30 Hernani/Spor. Herrera Añorgan
B -13/C TALDEA
2012-07-02 18:00 Libourne/Hernani Oiartzunen
2012-07-03 18:30 Samaniego/Hernani Andoainen
2012-07-04 18:30 Hernani/Eglantins Añorgan
B -14/I TALDEA
2012-07-02 10:00 Hernani/T. de la Reina Cesar Beniton
2012-07-03 13:00 Hernani/B. Cobras Astigarragan
2012-07-04 18:00 Mariño/Hernani Usurbilen
B -16/A TALDEA
2012-07-02 16:30 Alginet/HernaniHernanin
2012-07-03 11:00 Hernani/T. Lasarte Cesar Beniton
2012-07-04 19:00 Hernani/Allerru Hernanin
G -18/B TALDEA
2012-07-02 18:00 Vang-HernaniUrnietan
2012-07-03 19:00 At. Madrid/Hernani Oiartzunen
2012-07-04 19:30 Hernani/Amara Berri Oiartzunen