Bi domina Hernanira: Lopez de Arregik urrea eta Martinezek zilarra

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 1a, 02:00

Kadete mailako Euska­diko txapelketa jokatu zen joan den asteburuan Durangon, eta Hernaniko bi atletek lan bikaina egin zuten. Ane Lopez de Arregi onena izan zen luzeera jauzian; 5,24 metroko marka egin, eta urrezko domina jantzi zuen. Zilarra izan zen Malen Martinezen saria; 100 metro hesietako proban  15´´59ko marka egin zuen, denboraldiko bere markarik onena.  

Espainiako txapelketan asteburuan, biak
Espainiako txapelketa ari dira jokatzen bi atleta hauek asteburuan, Castellonen. Estatu mailako ranking-a kontuan izanda, Ane Lopez de Arregik aukera haundia du aurreneko hamarren artean bukatzeko. Malen Mar­tinezek aurreneko aldia izango du maila honetako txapelketa batean, eta helburu izango du finalerdietarako sailkatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!