Hernanik Berrobiren kontra defendatuko du txapela, finalean

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 1a, 02:00

LAUGARREN urtez jarraian, Herriarteko finala jokatuko du Hernanik. Ez da nolanahiko marka. Nagusi dira pelotalekuan, garbi geratu zen atzokoan. Donostiaren kontra jokatu zuten bueltako partidua, finalerdietakoa, eta ondo gailendu ziren. Kadetetako partiduan, espero bezala, donostiarrak izan ziren nagusi, 22-10. Hernanik ondo eutsi zien partidu erdira arte, baina beraiek nagusi ziren, eta hala erakutsi zuten azken zatian. Jubeniletan, kosta egin zi­tzaion Hernaniri partiduan sartzea. Urduritasuna tarteko, donostiarrentzat izan ziren aurreneko tantuak. Handik aurrera, kolorerik ez. Hernani nagusitu zen aurrean eta atzean, eta 11-22 irabazi zuten. Arrieta eta Gorro­txa­tegik ere, erakustaldia eman zuten seniorretan. Biziago, kolpe eta joko gehiagorekin jokatu zuten. Era guztietako tantuak egin zituzten: sakez, atzean, txokoan, zabalean... 5-22 irabazi eta finalerako pasea eskuratu zuten.


Berrobi, arerio gogorra
Hernani da egungo txapelduna, eta Berrobiren kontra de­fen­datu beharko du txapela. Ez du arerio erraza izango. Be­raiek nagusi dira kadetetan; baina jubeniletan eta seniorretan, aukera haundia du Her­nanik. Finala datorren igandean, Atanon, 10:30etan hasita.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!