joan den asteburuan emakume bat hil zuten Senperen. Hori salatzeko, Hernaniko hiru taldek kontzentrazioa deitu dute, 19:30etan, Plaza Berrin, eta dei egin diote herritarrei bertara azaltzeko. Txoko Feministak, Kafeta Feministak eta Berdintasun Kontseiluak egin dute deialdia, Euskal Herriko Mundu Martxako plataformaren protokoloari segita. Emakume bat hiltzen duten guztietan kontzentrazioa deituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!