Oriamendi 2010 enpresak aurkeztu ditu lau erremonte jokalari gazte. 19 eta 21 urte bitarteko lau gazte horiek martxa ederrean ari ziren jokatzen, eta aurrerantzean, profesionaletan ariko dira. Hiru azpeitiar eta doneztebar bat dira, bi aurrelari eta bi atzelari. Ezkurra IIak 20 urte ditu, Doneztebekoa da, eta aurrelaria (Koteto haundiaren iloba). Otaegik 20 urte ditu, azpeitiarra da, eta aurrelaria. Labakak 21 urte ditu, azpeitiarra da, eta atzelaria. Aizpuru IIIak 19 urte ditu, azpeitiarra da, eta atzelaria.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!