Hernaniko langabetuen kurrikulumak jasoko dituzte, lan poltsa osatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 1a, 02:00

hernaniko langabetu taldea sortzeko aurreneko bilera maiatzean egin zuten. Ordutik ia astero elkartzen dira, Hernaniko egoera az­tertu, langabetuan bizipenak ezagutu eta soluzioak bila­tzeko intentzioarekin, besteak beste. Azaldu dutenez, euren esku dagoen guztia egiteko asmoa dute, egoera aldatze aldera.

Erronka berria
Gaurtik aurrera, erronka be­rria dute: Hernaniko langabetu guztien kurrikulumak jaso nahi dituzte, herriko lan potsa osatzeko. Zertarako? Herna­nin lanpostu berriren bat sor­tzen bada, enpresek, tailerrek, ta­bernek, Udalak, edo behar due­nak, Hernaniko langabetuen ku­rrikulumak izan ditzan langile hori kontratatzeko.

Bihartik ostegunera, bilketa
Bihartik ostegunera bitartean bilduko dituzte kurrikulumak. Bihar eta asteazkenean 11:00etatik 13:00etara jasoko dituzte, Biteri barruan. Astearte eta ostegunean berriz, 18:00etatik 20:00etara jasoko dituzte, Plaza Berrin (euria egingo balu, Udaleko arkupetan).

Bloga, laister
Azaldu dutenez, blog bat ere ari dira egiten, langabetuak bertan izan dezaten Her­naniko bilera, albiste edo lan berrien informazio guztia.

Hurrengo bilera
Bilerei dagokienean, azaldu dutenez, hurrengoa uztailaren 9an izango da, Biterin, goizeko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!