RENFEko makinan billetea erosi liteke, Lurraldebusekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 30a, 02:00

lurraldebus txartela duenak trena hartu nahi badu, hauxe egin dezake bihartik au­rrera: estaziora edo apeaderora joan, han propio jarri duten makinan txartela pasa eta trenera. Iristean ere makinan pasa behar da txartela. Aldiriko trenak edo cercanias deitzen zaienak har­tu ahal izango ditu Lurral­de­bu­s txartelarekin, dirurik erabili beharrik gabe.
Otsailaren 20an hitzarmena sinatu zuten Diputazioak eta Renfek, eta horri esker lor­tu da Lurraldebusekin tre­na or­daintzea. Dena dela, orain arte lehiatilan bakarrik erosi zite­keen billetea Lurral­debusekin; bihartik, makinetan ere erosi ahal izango da.
Hitzarmen honetatik kanpora geratu dira talde berezien Lurraldebus txartela daukatenak.

Tarifak Renfek jarri
Oraingoz ez dago aldaketarik treneko tarifetan. Renfek jar­tzen dituen tarifak ordaindu beharko dira. Tarifak batera­tzeko asmoa badago, baina hori 2013an izango da. Lu­rral­debus txartelarekin or­dain­du­takoa, gero Dipu­ta­zioak or­dain­duko dio Renfe­­ri. Kon­pentsazioko kalkuluak hilero egingo dira, eta Diputazioak hile­ro ordainduko du.

Txartel bakarra 2013an, Eusko Tren, Renfe eta autobusetan
Urratsak ematen ari diren arren, saltorik haundiena 2013­­an emango du Lurral­de­bus txartelak. Gipuzkoako Di­pu­tazioa lanean ari da, txartel bakarrarekin garraiobide pu­bli­ko guztiak erabili ahal izateko, eta garraiobide bat baino gehiago hartzen dituenak abantaila ekonomikoak izan ditzan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!