Igo bezala jaitsi. Bolariek eman diote agurra San Joan jaiei, bandera jaitsi eta Udalean utzi dute, datorren urtera arte. Bolariak diren aldetik, beste kirol taldeei zorionak emateko aprobetxatu zuen Arrozpidek, aurtengo Hernaniko bola txapeldunak, bolari denen izenean. Azpimarratu zituen, mailaz igo diren taldeak: bi futbol talde, emakumezkoena eta kadeteena; areto futboleko Horbel taberna taldea; eta noski, baita errugbi taldea ere.
Azken eguna ere mugitua joan da aurten. Arratsaldeko konpartsak mugitu zuen jende gehiena: Nafarroako konkista, Amaiurreko bataila: «Amaiur gaztelu baltz hori, berrehun gudari oro sumin...». Datorren urterarte, agur, San Joanei.