Garaietara egokitu eta web orri berria sortu du Santa Barbara soziedadeak. Bazkideei edo elkartearen inguruko informazioa izan nahi dutenei dago zuzendua. Batetik, soziedadeari buruzko datuak kontsultatu daitezke: eta bestetik, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen ekitaldien inguruko informazioa dago. Baita ere aurkitu daitezke, elkartearen historia zabal jorratzen duen atala eta estatutuak jasotzen diren sekzioa.
Facebooken ere, presentzia
Facebooken ere kontua zabaldu dutela jakinarazi dute elkartetik: www.facebook.com /SantaBarbaraElkartea. Bertan zintzilikatuko dituzte eguneroko ekitaldietan ateratzen dituzten argazkiak. Momentuz, San Joan jaietan ateratako argazkiak daude: danborradakoak, txarangarenak, koadrilen egunekoak...
65. urteurrena dela eta, argazkiak biltzen
Santa Barbara elkartea 1947an sortu zen, orain 65 urte. Hori horrela, Santa Barbarako zuzendaritzak bazkide guztien argazkia jarri nahi du elkartean. Bazkideek buzoian utzi dezakete argazkia, edo bestela, zuzendaritzako kideren bati eman. Nahi izanez gero, emailez ere bidali dezakete: santabarabara @elkartea.com.