Ugaitz Errazkin espetxeratu dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 30a, 02:00

astearte goizaldean atxilotu zuen Frantziako poliziak Ugaitz Errazkin hernaniarra, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Lau egunen ostean, Errazkin atzo pasa zen epailearen aurretik. Honek kartzelaratzeko agindua eman, eta Errazkin Fresneseko kartzelan espetxeratu dute, Frantzian, Paris hegoaldean. Errazkin atxilotu zutenetik epailearen aurrera pasa arte, egunero egin dira manifestazioak Hernanin, atxiloketak salatzeko; azkena, atzo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!