Laugarren aldiz jarraian jokatu nahi du finala Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 30a, 02:00

«Partiduak espero be­zala jokatzen badira, eta pelotazle hernaniarrak animatzera gerturatzen badira, posible da Hernani beste behin herriarteko finalean egotea», hala dio Rufino Rekaldek. Ez litzateke edonolako marka: pasea lortuz gero, Hernanik laugarren finala jokatuko luke jarraian, eta 10garrena azken 14 urteetan. 

Aldea badute, eta beraz, faborito dira. Hernanik par­tidu bat eta 26 tantuko ben­tajarekin jokatuko du gaur, Atano IIIa p­elo­ta­le­kuan. Donostiako taldea izango du aurrean, 16:30­etatik aurrera.

Bi aldaketa: kadetetan eta seniorretan
Kiroldegian joan den as­teburuan jokatu zuten par­tidutik aldaketak egin ditu Oiaga entrenatzaileak. 

Kadeteetan, Suharri Ro­driguezek jokatuko du, Ho­dei Noblek eskutako mina baitu; aurrelaria mantendu egingo da, Loiarte. Hauek izango dute aurkari gogo­rrena gaurkoan, maila ho­netan, bikote donostiarra onenetarikoa baita. 

Urkizu eta Murgiondok defendatuko dituzte Herna­niren koloreak jubeniletan, beste behin. Joaneko par­tiduan bezala jokatzen badute, hernaniarrek ez dute arazo haundirik izango do­nostiarrak gainditzeko. 

Eta seniorretan, ohiko rotazioa medio, Arrietak jo­katuko du, Aitor Gorro­txa­tegi atzean duela. Herna­niarrek hasieratik aurrea har­tzea klabea izango da, nahiz eta partidua ira­bazteko faborito nagusiak izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!