hernaniko paletariek goi mailan jarraitzen dute, eta horren seinale da bihar Gaskan izango duten presentzia, Emakumea Pelotari Txapelketako finaletan. Lehenengo mailako eta bigarren mailako finalak jokatuko dira, eta bietan izango dira hernaniarrak: Arrieta, Goikoetxea eta Manzisidor. Finala 10:00etan hasita.
Hernaniarra faborito,
bigarren mailan
Bigarren mailako finala jokatuko da lehendabizi. Arrieta hernaniarra eta Redondo oriotarra dira partidua irabazteko faboritoak. Aurrean, Etxegia goizuetarra eta Garmendia alegitarra. Bikote faboritoak ligako partidu guztiak irabazi ditu, eta kontra izan dezaketen gauza bakarra, Arrietaren gaztetasuna da, kadetea baita.
Hernaniko biak,
aurrez aurre
Partidu nagusia jokatuko da ondoren, aurreneko mailakoa. Kasu honetan aurrez aurre izango dira Hernaniko taldean aritzen diren bi paletariak. Goikoetxea urnietarra da, baina Hernanin entrenatzen du; bihar Evaristti argentinarra izango du lagun, txapela lortzeko bidean. Faboritoak dira, baina lan asko egin beharko dute, beste hernaniarra ere fuerte baitago: Manzisidor ariko da Etxabe zarauztarra lagun duela. Leia gogorrena atzean espero da.