Irabazlearen izena, biharko Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 29a, 02:00

Urtetik urtera gehiago dira San Joanetako argazki lehiaketan parte hartzen duten herritarrak. Aurten ere marka guztiak hautsi dira. Festak bukatuta, irabazlearen izena zein den jakitea besterik ez da falta. Hernaniko Kronikak biharko edizioan argitaratuko du argazki irabazlea, eta egilearen izena. Bestetik, eskerrak eman nahi dizkie guztiei, parte hartzeagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!