Arrozpide onena, Hernaniko bola txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 29a, 02:00

Hernaniko bola txapelketa jokatu da San Joanen bueltan, hiru tiralditan: Ereñotzun, Goiz Eguzkin eta Benta Berrin (Floridan). Tiraldi guztiak kontuan izanda, CD Hernaniko Miguel Arrozpide hernaniarra izan da aurten, bolari onena. Atzetik geratu ziren: Antonio Miner, Joxe Ugalde, Miguel Burugain eta Leandro Miner. Txapelketetatik kanpo, Santaixabeletako tiraldia izango dute bihar Usurbilen, goiz eta arratsalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!