FRANTZIAKO poliziak bi pertsona atxilotu zituen atzo goizaldean, Frantzian, Guardia Zibilarekin elkarlanean. Ugaitz Errazkin hernaniarra eta Jose Jabier Oses burlatarra dira bi atxilotuak; biei, ETAko kide izatea leporatzen diete. Atxiloketak Frantziako Albi herrian izan ziren, Tolousetik 100 kilometro ingurura. Atxiloketei «erantzuna emateko asmoarekin», manifestazioa deitu zuten atzo arratsean, Plaza Berritik. Hasi aurretik azaldu zutenez, ez dute atxiloketaren eta presoen egoeraren inguruko informazio askorik: «poliziaren eskuetan daudela dakigu, eta momentuz ez direla epailearen aurretik pasa». Azaldu zutenez, «atxiloketa hauek ez datoz bat Euskal Herriak bizi duen prozesu demokratikoarekin», eta horren aurka, erantzun dinamika bat antolatu dute. Gaur, 19:30etan, prentsaurreko masibo eta herrikoia deitu dute Biterin. Eta atxilotuak epailearen aurretik pasa bitartean, manifestazioak deitu dituzte egunero, Plazatik, 20:00etan hasita.