bost eguneko festaren ostean, gaur bukatuko dira San Joan jaiak. Hori ordea, gauerdian izango da. Bitartean, ekitaldiz beteriko eguna antolatu dute, bereziki baserritarrei zuzendua. Azken egunetan bezala, gaur ere Dianak esanatuko ditu hernaniarrak, 07:00etan. Ondoren izango dira azkeneko Sokamuturra eta Azeri Dantza; 07:30etan bata, eta 09:00etan bestea. 11:00etan, Urumea ikastolak antolatu duen marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte, Biterin. Eta ordu berean, Beti Egarriak txaranga ibiliko da herrian gora eta behera, kaleak musikaz alaitzen. Eguerdiko ordu zentralak herri kirolei zuzendu dituzte: dema, aizkolariak, harrijasotzaileak...
Arratsaldeko aurreneko orduak, gazteentzat
Arratsaldeko aurreneko orduak gazteei zuzendutakoak izango dira. Gazte txokoak eta kale hezitzaileek antolatuta, giza futbolina, zezen mekanikoa eta bike loopinga izango dira Atsegindegin; eta Quadasak kiroldegi aurrean. Bi ekitaldiak 16:00etan hasiko dira, eta 11 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta daude.
Hauentzat eta gaztetxoagoentzat ere, pottokak eta zezen txikiak egongo dira, Latsunben.
Partiduak, Kiroldegian
Pelota elkarteak San Joanetako jaialdia antolatu du azken egunerako. Hiru partidu jokatuko dira kiroldegian, 18:00etan hasita.
Aurrenekoan, paletarekin, Pagola eta Manzisidorrek jokatuko dute Irazustabarrena eta Semperren kontra; lau pelotariak munduko onenen artean daude.
Bigarern partidua eskuz jokatuko dute, binaka, Aizpitarte eta San Sebastianek, Barandiaran eta Lizeagaren kontra. Hortaz, Sub 22 mailako hiru pelotari onenetakoak izango dira bertan.
Eta azkenik, eskuz eta binaka baita ere, Esnal eta Gorrotxategik neurtuko dituzte indarrak, Arrieta eta Grajalen kontra. Afizionatu mailako lau pelotari onenetakoak dira lauak; batzuen esperientzia eta besteen gaztetasuna izango dira aurrez aurre gaurkoan.
Nafarroaren konkista
gogora, Konpartsak
500 urte bete dira aurten Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik. San Joan Konpartsak honen inguruko konpratsa antolatu du gaurkoan. 18:30etatik aurrera, 1522an Amaiurko gazteluan izandako azken guda ekarriko dute gogora.
Musika, azken orduetan
Festetako azken orduetan musikak izango du protagonismoa. 23:00etan hasita, Rap, hip hop, eta bestelako musika eskaintza izango da txosnetan. Festa bukaerako ekitaldia 23:45etan hasiko da, eta bandera gauerdian, 00:00etan jaitsiko dute, Hernaniko bolariek. Ondoren, Incansables txaranga ibiliko da, herrian barrena.