Koadrilen eguna izan zen atzo eta ohitura den bezala koadrila ezberdinek elkarrekin bazkaldu zuten Tilosetan. Koadrila bakoitzak bere jatena eraman zuen: tortillak, paellak, entsaladak... denetarik izan zen. Parrila eraman zuenik ere izan zen. Bero egin zuen atzokoan eta Tilosetako itzalpea gustora hartu zuten guztiek. Tilosetan bildu ez ziren koadrilek ere bildu ziren bazkaltzeko euren elkarte eta txokoetan. Ondoren txarangarekin kalean gora eta behera ibiltzeko aukera izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!