Frankismo garaiko bi euskal antzerki berreskuratu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 26a, 02:00

‘Uste diñat’ eta ‘Aberatsak olaxe egiten’ antzerkietako argazkiak eta gidoiak bildu dituzte eta erakusketan daude Goizuetako Ganbaran.

Goizuetak antzerki taldea izan zuen Frankismo garaian eta hainbat obra egin zituzten herrian eta herritik kanpo. Euskeraz gainera. Horietako bi dira Uste diñat (1959) eta Aberatsak olaxe egiten (1962). Bi antzerki horiek egin zireneko argazkiak bildu dituzte eta baita testuak edo gidoiak ere eta erakusketa jarri dute. Dokumentu historiko horiek Ganbaran daude ikusgai ekaina bukatu arte, hau da, larunbatera arte.

Neskame kontuak eta maitasun istorioa
Uste diñat antzezlanean neskameen arteko istorioak bil­tzen dira eta Aberatsak olaxe egiten maitasun istorio bat. Azken horren pasarte bat: Praixku: (Ama-semeak su-ondoan exerita egongo dira, ama gal­tzerdi egiten eta semea ari begira) Ama...! `Enemoratua´ nago! Sukaldeko abe zar’etik zintzilika egoten dan urdai-aizpikoa, udarako beroakin bezalaxe, nere biotza urtzen ari da... maitasunez urtzen...! (Antsi bat atereaz) Ai maitasuna...! maitasuna...! Antoni: (Par egiñaz) Baño seme... zer diok? Urdai azpikoarekin berdin jotzen al dek ire biotza?...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!