Alperrik ez, festa kontuetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 26a, 02:00

Kolore ezberdinetako ka­miseta eta blusak, txarangak, umorea eta saltsa... koadrilen eguna izan zen atzokoa eta hori nabaritu zen herriko txo­ko guztietan. Koadrilen arteko brindisa ere egin zen Beti Alperrak koadrilaren eskutik, aurten beraiek izan baitira omenduak. Argi utzi zuten, izenak izen, festarako alperkeriarik ez dutela eta hernaniar guztiak animatu zituzten, giro ederrean, koadrilen egunaz eta festetaz gozatzera. Izan ere, gaurkoan ere ba­dira hainbat ekintza eta emanaldi: eguna hasteko, Diana, Sokamuturra eta Axeri Dan­tza; jubilatuentzako, herri jo­la­sak, gimnasia erakustaldia, sari banaketa eta luntxa; haurrentzat, jolasak, erraldoi eta buruhaundiak eta pottokak eta xexenak; arratsaldean, ber­­tsolariak; eta gauean, Imun­tzo eta Beloki, Dj-ak, Lanbro artean Hernaniko gazteen eskutik...

Egitaraua
Elkartasun Eguna
07:00 Diana, Hernaniko Musika eta Txistulari Banden eskutik.
07:30 Sokamutarra.
09:00 Axeri dantza.
10:00 Herri jolasak eta gimansia erakustaldia
Goiz Eguzkin. Ondoren, sari banaketa eta luntxa
11:00 Betiola-Elizatxo txarangaren irteera.
11:30 Haurren danborrada. Santa Barbara eta Etxeberri elkarteak.
12:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. Kriskitiña dantza taldea.
17:30 Haurrentzako pottokak eta zezen txikiak Latsunben.
19:30 Bertsolariak Plazan: Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Iñaki Apalategi. Gai jartzailea: Gorka Tolosa. Elur Txori elkartea.
22:00 Imuntzo eta Belokiren emanaldia Plaza Berrin. San Joan konpartsa.
23:00 Binilozko xiringak Molotoff irratiko agertokian.
23:00 Dj-ak txosna gunean. Txosna Batzordea.
23:00 `Lanbro artean´ zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna. Euskal Dantza garaikidea, mota guztietako musikarekin batera. Atsegindegin.
00:00 Nekaezinak txarangaren irteera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!