Gimnasia erakustaldia eta herri jolasak, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 26a, 02:00

Hernaniko hainbat gaztek ‘Lanbro artean’ ikuskizuna eskainiko dute 23:00etan, Atsegindegin. Musika eta dantza uztartuko dituzte.

Gaurko eguna ere Diana­rekin hasiko da eta ondoren, Sokamuturra eta Axeri Dan­tza ere ez dira faltako. Egun berezia izango da, berriz, Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideentzat. Herri jolasak eta gimnasia erakustaldia antolatu dituzte eta ondoren sari banaketa eta luntxa.

Musika ezberdina eta euskal dantza garaikidea, batera
Gauerako ikuskizun ederra prestatu dute Hernaniko hainbat gaztek, Atsegindegin. Mu­sika mota ezberdina eta euskal dantza eta dantza garaikidea nahastuko dituzte Lanbro artean ikuskizunean. Xabi Agirre­za­bala kideak Kronikari azaldu dionez, Hernani Institutu­ko ekitaldi batean jotzeko prestatu zuten eta aurrera jarraitzea pentsatu eta San Joanetan jo­tzea erabaki dute. 18 urteko gaz­teak dira, Her­nani eta Ur­nie­­takoak, orokorrean. 9 musikari eta 7 dan­tzari, ordu eta er­diz publikoa bereganatzeko prest.

Bertso saioa, arratsaldean
Gipuzkoako Txapelke­tako lau finalistak ariko dira bertsotan arratsaldean: A. Sarriegi (txapelduna), B. Gaztelumendi, A. Martin eta I. Apalategi.

Tonbolako azken eguna
Thailandiako tribuetako neskek josten ikasi dezaten dirua lortzeko tonbola dago Tilose­tan eta gaur da azken eguna.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!