Julen Goikoetxea aurtengo txapelduna, punteri onenarekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 29a, 02:00

Bi kategoriatan banatuta, San Joan egunean jokatu zen Miguel Olloren memorialeko finala. Hamahiru urte bitarteko finalean bost gaztek hartu zuten parte, eta onena Julen Goikoetxea izan zen, 81 punturekin. Bigarren kategorian, 14 eta 16 urte bitartekoan, hiru gaztek hartu zuten parte, eta punteria finena Ivan Lasak izan zuen, 69 punturekin. Bi mailak kontuan izanda, tiraldi onena Julen Goikoetxearena izan zen, eta hortaz, berak jaso zuen txapeldunaren garaikurra: txapela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!