Herritar batzuek Azkargortaren gisako bibotea edo Frida Kahloren bekain bakarrarekin azaltzeko deia egina zuten iazko Bibotadari segida emanez, baina jakinarazi dutenez bertan behera geratu da. Bertsio ofizialaren arabera, «ez da bibotadarik egingo Xabier Azkargortak ETBn Tzanpionzeko partiduak berriz erretransmititzeari utzi diolako, protesta gisara: bibotedunen arteko elkartasuna!».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!