Azpeitiarra eta pasaitarra nagusitu ziren atzo Hernanin, Dantza Suelto Txapelketan, eta ez zen sorpresarik izan, beraz. Euskal Herriko txapeldunak dira, izan ere, Jon Ibarguren eta Idoia Besada, eta Hernanin ere berak izan ziren nagusi. Orokorrean maila polita izan zen, arduradunen iritziz, eta parte hartzea ere denetakoa, gazte eta heldu. Bigarrenak Lander Campos eta Haizea Hormaetxea, eta jantzirik onena ere Jon Ibarguren eta Idoia Besadarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!