Jende asko bildu zen atzo, konponbide eta konpromezua eskatzera.

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 25a, 02:00

Herritar asko eta askok egin zuen atzo kalejira, kaxkoko kaleetan barrena, konponbide eta konpromezua eskatuz. Atzoko ibiliaren lema honakoa zen: Askatasun haizea dabil, konpromezu garaia da. Giro ederrean egin zuten buelta eta ondoren ekitaldia egin zuten Gudarien plazan. Txalapartariak, dultzainariak, eta abesbatza izan ziren musika jartzaile, eta ondoren hitz batzuk egin zituzten egungo egoerari buruz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!