Musika Banda eta Txistulari Banda oso osorik, eta fitxaje berrienekin izan ziren atzo goizean, Hernaniko kaleetan. Mendirik Mendi pieza joaz alaitu zituzten bazterrak, eta esnatu, lotara joanak zirenak; bai baitziren joan ez zirenak ere. Kardaberaz kalean jaitsi, Kale Nagusian gora igo, eta ansorenatarren etxeraino iritsi ziren Lizeaga kalean. Han buelta erdi, eta atzekoak aurrera pasata, berriz, Gudarien plazara joan ziren. Han jo zioten azken pieza inguratutako jendetzari, hala bildu baitzitzaien atzo ere, urtero-urtero bezala, fin-fin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!