Danborrak astintzen txiki-txikitatik hasten dira Hernanin...

Kronika - Erredakzioa 2012ko eka. 25a, 02:00

Etxeberri eta Santa Barbarako txikienek danborrada jo zuten atzo Hernanin, urtero ohitura den gisara. Ondo entsaiatuz gero ondo ateratzen omen dira gauzak, eta horren erakusle dira danborrero eta sukaldari zaratatsu hauek. San Joan martxa jo zuten gainera, atzo, lehendabiziko aldiz, beste hainbat kanta ezagunekin batera. Danborrada haundian parte hartzeko prest daude gazte hauek eta txiki-txikitatik hasi diren gehiago ere ikusi zitezkeen jende artean, sukaldariz eta danborreroz jantzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!